XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bada, ez.
- Pentsatu baino okerrago zaude, Juan
Hitz gutxitan esateko, grungea punkaren, metalaren eta poparen arteko nahastura da.
- A -ez zuen ezta begirik itxi ere egin.
- Baina Nirvanak ez du jada zuzenean jotzen -gaineratu nuen.
- A, ez? -uste dut bost axola zitzaiola kontatzen ari nintzaiona, baina jarioa jarraitzen zidan edukazioagatik. Segitu egin nuen, batere eraldatu gabe.
- Kurt Cobainek bere burua hil zuen orain dela lau hilabete
Tiro bat bota zuen buruan. Hurrengo egunean hilda aurkitu zuten Los Angeleseko bere etxean.
- Heroietan heroia
- Hogeita zazpi.
- Horrela betiko arrakasta lortu zuen, mito bihurtuko zen. James Dean bezala, edo Marylin bezala. Mutil azkarra.
- z duzu ulertzen. Kurtek arrakastari gorroto zion eta ez zuen zoriontsu izan nahi, ez ezeren bozeramale izan ere.
Gura zuen bakarra porrot egitea zen -isilik geratu nintzen. Inpresionatzen nuela nabaritu nuen eta neure hitzalditxoa biribildu nuen-: Nik ere batzuetan pentsatzen dut porrota dela irtenbide bakarra.
- Tira, tira, nolako sakona, Sandra Escudero, inpresionatu egiten nauzu